Bioi

9,00 IVA Incl.

Autor/a: Fito Rodriguez

Limpiar

Sinopsis

Testu honen bidez gure poetika modernoaren ardatzetara gerturatuko gara. Joxe Azurmendiren eta Gabriel Arestiren poesiak, alderagarriak izan arren, alderraiak dira eta paralelotan ulertu beharra dagoelakoan nago. Eta alderantzizko norantzan, gainera. Bi obra, bi bide. Paraleloak. Eta elkarri norabidearen kontra. Zentsurek eta debekuek markatu dute euskal kulturaren garapena eta, nola ez, aurreko mendearen hirurogeigarren hamarkadan sortutako proposamenak ere oraingoz irauten duen subordinazio giroaren kontrako emaitzak dira. Gure historia, gure hizkuntza, gure literatura, aipatu testuinguan kokatzeko premia daukagu. Hona hemen, horretarako, hizkuntza poetikoaren bidezko saiakera edota gure literatura eta historia ulertzeko proposamen poetikoa… zer ote den zuk ebatziko duzu, irakurle.

Acerca del autor

Fito Rodriguez

Hainbat euskal hedabidetan kolaboratu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian, baita Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN eta Bazka aldizkarietan ere. Poesia: Izendegi hutsa (2019); Aforismoak: Buru ta zioak (2011); Biktimari agurka (2012); Hain zara eder (2020); Bioi (2020). Saiakela: Faustoren itzala (2004), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), Jeu de Paume (2005), Kasandra leihoan (2006), Jerusalem, Xalimen hiria (2008); Saiakera: Txillardegi (2012); Justizia Interditaren Poetika (2013); Gontz garaia (2014), Arakistainen bidea (2017); Fake news, ez dira atzo goizekoak (2019). Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Euskal PEN klubaren zuzendaritzakoa izan da.

Características

ISBN: 9788417526849
Edición: Primera
Año de Publicación: 2020
Páginas: 68
Encuadernación: Rústica
Idioma: Euskara