Hain zara eder

9,00 IVA Incl.

Autor/a: Fito Rodriguez

Limpiar

Sinopsis

Joe Cocker itsusia zen oso, ez zekien musika tresnarik jotzen eta, txikitatik, besteen kantak imitatzen ziharduen itxura eginez, baina Woodstock jaialdian Beatlesen «With a Little Help from My Friends» abestu zuenetik garai bateko musika ikur bihurtu zen. Poesiak zatarraren edertasuna erakusten digu, askotan besteen testuek akuilaturik eta zaharra den mintzaira berrituz. Poeta adiskide bati «Hain zara eder» testuak erakutsi nizkionean hura zer ote zen berak ez zekiela esan zidan. Andoni Tolosa lagunari helarazi nizkionean, berriz, haiek kantuak zirela argitu zigun. Joe Cockerek bezala, idatzitakoak zer ziren jakin gabe ere, maketsa zena birmoldatuz eta ederretsiz, adiskidetu nintzen neure buruarekin eta bizitutako sasoia berreskuratu nuen lagunekin partekatu ahal izateko. Hain zara eder… Joe Cocker.

Acerca del autor

Fito Rodriguez

Hainbat euskal hedabidetan kolaboratu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian, baita Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN eta Bazka aldizkarietan ere. Poesia: Izendegi hutsa (2019); Aforismoak: Buru ta zioak (2011); Biktimari agurka (2012); Hain zara eder (2020); Bioi (2020). Saiakela: Faustoren itzala (2004), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), Jeu de Paume (2005), Kasandra leihoan (2006), Jerusalem, Xalimen hiria (2008); Saiakera: Txillardegi (2012); Justizia Interditaren Poetika (2013); Gontz garaia (2014), Arakistainen bidea (2017); Fake news, ez dira atzo goizekoak (2019). Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Euskal PEN klubaren zuzendaritzakoa izan da.

Características

ISBN: 9788417526641
Edición: Primera
Año de Publicación: 2020
Páginas: 58
Encuadernación: Rústica
Idioma: Euskara