Bioi. Lagunarteko antologia

11,00 IVA Incl.

Autor/a: Fito Rodriguez eta Karmelo Landa

Limpiar

Sinopsis

Gabriel Aresti eta Joxe Azurmendi bi zutabe sendo dira kultura euskaldun modernoan. Garai batean, elkar besarkaturik egin zuten lan, etxea eror ez zedin. Elkarlan haren berri ematen hasi nahi dugu hemen, bakoitzaren ibilbidean bien arteko loturak izan zuen eragina aztertuz.

Acerca del autor

Fito Rodriguez

Hainbat euskal hedabidetan kolaboratu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian, baita Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN eta Bazka aldizkarietan ere. Poesia: Izendegi hutsa (2019); Aforismoak: Buru ta zioak (2011); Biktimari agurka (2012); Hain zara eder (2020); Bioi (2020). Saiakela: Faustoren itzala (2004), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), Jeu de Paume (2005), Kasandra leihoan (2006), Jerusalem, Xalimen hiria (2008); Saiakera: Txillardegi (2012); Justizia Interditaren Poetika (2013); Gontz garaia (2014), Arakistainen bidea (2017); Fake news, ez dira atzo goizekoak (2019). Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Euskal PEN klubaren zuzendaritzakoa izan da.

Karmelo Landa

Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1973), Historia Modernoa eta Garaikidean espezializatua, Gernikako eta Deustuko ikastoletan irakasle 1973-1980 urte bitartean. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasle, dekanorde eta euskara arduraduna izandakoa 1980 urtetik aurrera. Gabriel Aresti idazlearen lanen azterketan espezializatua, 1986 urtean Gabriel Arestiren Literatur Lan guztien bilduma prestatu eta editatu zuen lantaldean partaide, hainbat konferentzia, hitzaldi eta idazlan argitaratu ditu idazle bilbotarraren obraz. Euskal komunikabide idatzi eta ikus-entzunezkoetan ohiko kolaboratzaile da gaur egun. Euskal kultura eta komunikazio polisistema aztertzen ari da (Durangoko Azoka zein euskal media erreferentzia hartuta). Bilbon bizi da gaur egun.

Características

ISBN: 9788417526887
Edición: Primera
Año de Publicación: 2020
Páginas: 118
Encuadernación: Rústica
Idioma: Euskara