Adostutako tenorean

20,00 IVA Incl.

Autor/a: Fito Rodriguez

Limpiar

Sinopsis

Adostutako ordua: Zer da idazle baten estiloa?, Flaubertek eta Proustek horri buruz idatzi bazuten ere nire gogoeta egin nahi nuen horretaz. Nire buruarekiko eta ene irakurleekiko zorra banuela iruditzen zitzaidan. Izan ere, idazle gisa, izkiriatzeko modu oso ezberdinak erabili ohi ditut. Izan naiz idazle ikertzailea, itzultzailea, dibulgatzailea eta kazetaria, hitz laua eta poesia erabili ditut, baita aforismoak eta saiakera ere… Azken urte hauetan idazkera hauei buruzko hausnarketa ibili naiz egiten eta zurekin partekatu nahi dut, balizko irakurle hori. Unibertsitateko lanean liburuak idatzi, apailatu eta argitaratu arren, nik erabilitako hizkuntza ez zen guztiz nirea, egoerak eskatzen zuen akademikoa eta pedagogikoa baizik. Nire estiloa ez zen literarioa. Beraz, ez nintzen idazle oraindik. Liburu asko idatzi ditut, gehiegi nire ustez, baina niretzat idaztea gogoeta bidea denez, idazten jarraitu behar dut bizitzaren hausnarrean ezinbestean. Hori dela-eta dator orain idazki hau. Batzuek “autofikzioa” idazten omen dute, nik, aldiz, liburu honen bitartez “autosaiakera” egin ote dudan ez dakit… metaliteratura izango da beharbada, baina, azkenik eta gero, irakurleriak erabakiko du honetaz ere. Beraz, zuentzat, “Adostutako tenorea”, edo “Bakarrik arriskuan”.

Acerca del autor

Fito Rodriguez

Hainbat euskal hedabidetan kolaboratu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian, baita Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN eta Bazka aldizkarietan ere. Poesia: Izendegi hutsa (2019); Aforismoak: Buru ta zioak (2011); Biktimari agurka (2012); Hain zara eder (2020); Bioi (2020). Saiakela: Faustoren itzala (2004), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), Jeu de Paume (2005), Kasandra leihoan (2006), Jerusalem, Xalimen hiria (2008); Saiakera: Txillardegi (2012); Justizia Interditaren Poetika (2013); Gontz garaia (2014), Arakistainen bidea (2017); Fake news, ez dira atzo goizekoak (2019). Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Euskal PEN klubaren zuzendaritzakoa izan da.

Características

ISBN: 9788417526870
Edición: Primera
Año de Publicación: 2020
Páginas: 336
Encuadernación: Rústica
Idioma: Euskara